Ir al contenido
Gobierno de España: Ministerio de Hacienda y Función pública Secretaría General de Fondos Europeos, Dirección General de Fondos Europeos
sede electrónica
Dirección General de Fondos Europeos
jueves, 12 de diciembre de 2024 20:49:32

Nabigatzeko gida

Egoitza elektroniko honek nabigazio-eskuliburu labur hau eskaintzen die webgunearen erabiltzaileei. Webguneko edukiak nola antolatzen diren azaltzen du eskuliburuak, eta egoitza behar bezala erabiltzeko arauak eta gomendioak ematen ditu.

Atarikoak

• Egoitza elektronikoak erregulatzeko  araudiaren arabera, egoitza elektroniko honetan gaudela joko dugu baldin eta:

  1. Nabigatzailearen goiko zatian hau azaltzen bada:
    https://sedefondoscomunitarios.gob.es/sitios/sedeincentivosregionales/es-ES/Paginas/inicio.aspx
  2. Nabigatzean ez bada ageri egoitzatik kanpoko leihorik.
  3. Egoitzaren edukia edo leihoa ez badago beste atari edo webgune bateko beste leiho edo antzeko elementuren baten barruan.

Ez gara egoitza horretan egongo baldin eta —adibidez— egoera honetan bagaude:

• Egoitza utzi egin dela eta, beraz, "berriro sartzeko" eskatu behar dela joko da baldin eta:

  1. https://sedefondoscomunitarios.gob.es/
    1. URL helbidea aldatu egin bada egoitzako nabigazioari ez dagokion arrazoiren batengatik; esate baterako, zuzenean helbide-barran idazteagatik; markagailu, gogoko edo antzekoren bat hautatzeagatik; geziak sakatzeagatik; historiako orriak berreskuratzeagatik, egoitzakoak bertakoak izan arren, edo antzeko zerbaitengatik.
      Flechas ie8
    1. 60 minutu baino gehiago igaro badira erabiltzaileak egoitzan jarduerarik ez duenetik, webguneak bistaratuta jarraitzen badu ere.
    2. Nabigatzailea itxi baldin bada, Interneteko sarbidea galdu bada, edo PCa itzali bada, arrazoia edozein dela ere.

• "Sinadura elektronikoa" erabili ahal izateko —baliteke izapideren batzuk egiteko eskatzea—, nabigatzeko gailuak nahitaez onartu behar du "javascript".

• Erabiltzailearen ekipoak birus, troiar, har edo segurtasuna kaltetzen duten beste programaren bat badu, egoitzako arduradunek ez dute beren gain hartuko ekipoak izan dezakeen funtzionamendu okerra. Horretarako, http://www.osi.es/ webgunera sartzea gomendatzen dugu (OSI "Internautaren Segurtasunerako Bulegoa" Espainiako Gobernuaren zerbitzu bat da, eta haren helburua da Interneten nabigatzean izan ditzakegun segurtasun-arazoak saihesteko eta konpontzeko informazioa eta laguntza ematea).

Nabigazioa

Egoitza elektronikoan sartzean, ongietorri-ohar bat agertzen da, sarrera ongi egin dela berresteko.

Orri nagusiak nabigazio-aukera hauek bistaratzen ditu:

Egoitzaren edukiak zer hizkuntzatan eskaintzen diren agertzen da goiburuan, eta aldatu egin daiteke hizkuntza.

Bilatzaile bat eskaintzen da, egoitzaren edukietan eta hizkuntza espezifikoaren barruan jardun dezan.

Goiko aldean, eskuinean, egoitzan zer egunetan eta zer ordutan sartu zaren ikus daiteke, bai eta egoitza horrek ostatu duen zerbitzariaren eguna eta ordua ere. Orria eguneratuz gero, une oro ikus daitezke dagozkion eguna eta ordua.

Egoitzako egunak eta orduak izango du legezko balioa, ez izapideak egiteko erabili den ekipoaren egunak eta orduak.

Egoitza elektronikoaren erabiltzaileak aukeran du ezkerreko menuaren bidez edo erdian agertzen diren esteka hauen bidez nabigatzea:

  • Zerbitzu elektronikoak. Interesdunek nahiz haien legezko ordezkariek eskuragarri dituzten zerbitzu-katalogoak..
  • Prozedura-izapideen egoera. Eskualdeko Pizgarrien eta Europako Erkidegoko Funtsen espedienteen izapideen egoera kontsultatzeko..
  • Jakinarazpen telematikoak. Zerbitzu horren bidez, diru-laguntzei buruzko 38/2003 Lege Orokorrean ezartzen diren Eskualdeko Pizgarrien proiektuak ez betetzeari eta Europako Erkidegoko Funtsak itzultzeko prozedurari lotutako administrazio-jakinarazpenak jaso ahal izango dituzte.
  • Eskualdeko Pizgarriei eta Europako Erkidegoko Funtsei buruzko informazioa. Eskualdeko Pizgarriei eta Europako Erkidegoko Funtsei buruzko informazioa kontsultatzeko.
  • Araudia. Eskualdeko Pizgarriei eta Europako Erkidegoko Funtsei aplikatu beharreko araudia ezagutzeko.

Eskaintzen diren zerbitzu elektronikoak erabiltzeko, nahitaezkoa da NAN elektronikoa edo onartutako ziurtagirien zerrendan dauden ziurtagiri elektronikoren bat izatea..

Erabiltzailearen ekipoak inprimagailu bat konektatua eta behar bezala konfiguratua badu, dagokion uneko edukia paperean jasoko du, icono impresora Inprimatzeko bertsioa sakatuz gero..

Eskuinaldeko erdiko eremuan dauden estekak sakatuz gero, beste eduki batzuetara sar daiteke eta egoitzatik irten egiten da erabiltzailea, aparteko fitxa nahiz leiho batera sartu arren.

Hemen, eskuinaldeko erdiko eremuan, beste egoitza batzuetarako sarbideak eskaintzen dira —hala nola Ministeriorako eta 060 zerbitzurako—, eta, azkenik, atari hauetarako sarbidea ematen da: Europako Erkidegoko Funtsen Zuzendaritza Nagusiaren ataria, Aurrekontu Administrazioaren ataria eta Ministerioaren ataria.

Nola jakin non gauden?

Orriaren erdialdean, goian, goiburua edo "ogi-apurren menua" bistaratzen da. Egoitzako bisitaria non dagoen identifikatzen du, eta bistaratzen ari den orrira heldu arte egin duen ibilbidea adierazten. Goiburu horren zati guztiak estekak dira, eta nabigatzeko aukera ematen dute.

Orri-oineko elementuak

  • Egoitza erregulatzeko araudia: egoitzan adierazitako datan indarrean dagoena.
  • Erregistro elektronikoari buruzko informazioa (MINHAP):Orri honen bidez erabil daitekeen Ogasuneko eta Administrazio Publikoetako Ministroaren  erregistro elektronikoari buruzko informazioa eskuratu daiteke atal honetan. Informazio hori Ministerio horren egoitza elektronikoan argitaratzen da.
  • Egoitza egiaztatzeko sistema: une oro egiazta daiteke egoitzaren egiazkotasuna.
  • Organoen zigiluak egiaztatzeko sistema: egoitzaren titularra den organoaren administrazio-jarduera automatizaturako zigiluak (halakorik baldin badago) egiaztatzeko aukera ematen du.
  • Sinadura elektronikoa: egoitzak onartzen dituen sinadura elektronikoen sistemei buruzko informazioa.
  • Eskualdeko Pizgarriei eta Europako Erkidegoko Funtsei buruzko dokumentu elektronikoen egiaztatzea: interesdunak egoitzako prozedura baten bidez eskuragarri dituen dokumentuen egiazkotasuna ziurtatzen lagunduko du, URLra sartuz eta dokumentuan bertan agertzen den kode elektronikoa idatziz.
  • Agiri elektronikoak egiaztatzea: interesdunak egoitzako prozedura baten bidez eskuragarri dituen dokumentuen egiazkotasuna ziurtatzen lagunduko du, URLra sartuz eta dokumentuan bertan agertzen den kode elektronikoa idatziz.
  • Egutegia: epeen zenbaketarako baliogabeak diren egunei buruzko informazioa eskuratzeko.
  • Kexak eta iradokizunak: kexa eta iradokizunak aurkezteko.
  • Zerbitzu-gutunak: egoitzaren titularra den organoak eskaintzen dituen zerbitzuen deskribapena.
  • Komunikabideak: egoitzaren titularra den organoarekin beste bide batzuetatik nola komunikatu.
  • Nabigazio-gida | Irisgarritasuna | Legezko oharra | Mapa | Harremanak: esku artean dugun dokumenturako sarbidea, irisgarritasun-arauak betetzea, edukiei buruzko legezko oharra, egoitzaren mapa eta kontsultak egiteko helbide elektronikoak
  •  Egoitzak betetzen dituen Interneteko estandarrak:CSS válidoXHTML válidoIcono de conformidad con el Nivel Doble-A de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0