Ir al contenido
Gobierno de España: Ministerio de Hacienda y Función pública Secretaría General de Fondos Europeos, Dirección General de Fondos Europeos
sede electrónica
Dirección General de Fondos Europeos
jueves, 12 de diciembre de 2024 20:57:25

Egutegia

Calendario Oficial

Herri Administrazioen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 30.7 artikuluak xedatzen du Estatuko Administrazio Orokorrak ezarriko duela egun baliogabeen egutegia, lan-arlo bakoitzaren araberako laneko egutegi ofiziala oinarri harturik epea zenbatu ahal izateko. Bestalde, berritasun gisa, aipatutako Legearen 30.2 artikuluak adierazten duenez, larunbatak ez dira epe horietan zenbatuko.

Aurrez adierazitako artikuluetan xedatutakoari jarraikiz, 2019 eta 2020 ko egun baliogabeen egutegia kontsulta daiteke.

Data eta ordu ofizialak

Herri Administrazioen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 31.2 artikuluak xedatzen du Administrazio edo Erakunde bakoitzaren erregistro elektronikoak sarbidea duen egoitza elektronikoaren data eta ordu ofizialen arabera kalkulatuko dituela epeak eta zuzentasuna bermatzeko eta erabilerraza eta bideragarria izateko behar diren segurtasun-neurriak izango dituela.

Halaber, herritarrak zerbitzu publikoetara elektronikoki sartzeari buruzko ekainaren 22ko 11/2007 Legea partzialki garatzen duen azaroaren 6ko 1671/2009, Errege Dekretuaren 6.2 j) artikuluak ezartzen du egoitza elektronikoek data eta ordu ofizialak adieraziko dituztela arestiko paragrafoan aipatutako xedeetarako.

Azkenik, Administrazio Elektronikoaren arloan Elkarreragintasunerako Eskema Nazionala arautzen duen urtarrilaren 8ko 4/2010 Errege Dekretuaren 15.2 artikuluak , xedatzen du data eta ordua Errege Institutuarekin eta Armadaren Behatokiarekin sinkronizatuko direla, urriaren 23ko 1308/1992 Errege Dekretuak legezko orduari xedatzen duenari jarraikiz.